Arte Pilates Instagram TikTok
Pilatesen Estudioa
2006tik
Metodologia propioa
Berariazko ariketa pertsonalizatuetan oinarritua
Ekipamendu espezializatua
Aitzindaria Donostian
Metodologia propioa
Pilates metodoa Redcord metodoarekin konbinatuta
Redcord etendurako ariketen metodoak muskulu-indarra eta kate muskularren aktibazioa dakarzkigu
Pilatesek onurak dakarzkigu muskuluen tonifikazioan, artikulazioen egonkortasunean, malgutasunean, elastikotasunean, gorputz-kontzientzian eta gorputz-jarreraren hobekuntzan
Bi metodo konbinatuak perfektuak dira entrenamendu funtzional baterako
Berariazko ariketa pertsonalizatuetan oinarritua

Pilates metodoa

Pilates metodoa erabiltzen dugu makinetan eta lurrean.

Redcord metodoa

Esekidura espezializatuko entrenamendua lan funtzional baterako

Ekipamendu espezializatua
← Arakatu eta ezagutu itzazu aparatu bakoitza →
Tresnak baliabideak dira eta pertsonei egokitzen zaizkie.
Ariketak gorputz bakoitzari erreparatuz egiten ditugu.
Gaur egun dagoen ekipamendurik onena dugu eskura.
Pilateseko saioa, zuri egokituta eta era erosoan praktikatu ahalko duzu, beti, profesionalaren gainbegirapean.

Reformer

Poleak eta malgukiak dituen orga mugikorra da, indarra eta malgutasuna hobetzeko. Entrenamendu oso eta moldakorra egiteko aproposa.

High & Low Chair

Erresistentziazko malgukiak erabiltzen dituzte, gorputz-jarrera sendotzeko.

Arm Chair

Aulkiaren egiturak edota formak, bizkarra ondo kokatua egotea darama.

Classic Cadillac

Aparatu honetan banakako beharrak lantzen dira, bezero bakoitzarekiko erosotasuna eta egokitzapena harrigarria da.

New Yorken eskuz egina.

Redcord

Soka ezezgonkorren gainean eginiko ariketetan oinarritzen den zintzilikako entrenamendua da, erresistentzi bakarra gorputzaren pisua delarik.

Barrilak

Barrikak, gorputza luzatzeko eta indartzeko diseinatu ziren ,kanpoko inongo erresintentziarik gabe.

Ekipamendu txikia

Oinaren zuzentzailea, harea-zakua, pisuak, uztai magikoa, hatz-zuzentzaileak, etab.

Hainbat arazo konpontzeko eta saioak osatzeko sortu ziren.

Jarrera-oreka

"Posturaren aparatuak" eta "Pedi Polek" gorputzaren jarrera eta simetria harmonizatzen dituzte, jarreraren kontzientzia hobetuz.

Koltxonetan egiten diren entrenamenduak eta ariketak gorputzaren pisuarekin egiten dira, uhal eta malgukien laguntzarik gabe.

    Ohiko galderak

  • Zer espero dezaket nire lehen klasetik?

    Irakasleak metodoaren oinarrietan sartuko zaitu eta zuretzat egokiena den ariketa mota adieraziko dizu, modu egokian aurrera egin dezazun. Ikaskuntzan zehar, ariketak behar bezala egiteko zehaztapenak jasoko dituzu, baita gorputz-lerrokadura egokia ere. Saioen helburuen arabera, irakasleak aparatuetan sartuko zaitu, metodoan egoki hasteko. Aurrera egiten duzun heinean eta indar eta malgutasun handiagoa lortzen duzun heinean, saioen erronka maila haundiagoa izango da, arnasa behar bezala hartzen ikasiko duzu eta aparatuak trebetasunez erabiltzen. Saioak 55 minutuko iraupenekoak dira.

  • Zer arropa eraman behar dut?

    Saiorako arropa erosoa eta galtzerdiak behar dituzu. Botoirik, kremailerarik eta begiztarik gabeko solteegia ez den arropa janztea gomendatzen da, irakasleari gorputz-lerrokadura ikustea ahalbideratzen diona.

  • Noiz nabarituko dut aldaketa bat?

    10 saiotan aldea sentituko duzu, 20 saiotan aldea ikusiko duzu eta 30 saiotan gorputza aldatuko zaizu. 1.asteko saioa lan ona da, aldiz, 2. astekoa bikaina da. Metodo honen alde estimulatzailea, ariketetan zure trebetasuna handitu ahala, trebetasun hori ez dela murrizten, txirrindan ibiltzen ikasten duzunean bezala irauten dela, da.

  • Min hartu dut. Pilates egin dezaket?

    Profesional kualifikatu baten diagnostikoaren ondoren, medikua edo terapeuta izan, eta hark gomendatutako jarraibideei jarraituz, guk zure gorputza berriz ere sasoian jartzen lagun diezazukegu, jarrera heziz eta mugimendu-eredu okerrak aldatuz. Gorputza mugimenduan landuko dugu, lesioaren kausan zentratuz eta jarrera txarrak zuzenduz. Prebentzio-lan horrek etorkizunean lesio errepikariak saihestuko ditu.

  • Niretzat al da? Ondo al datorkit?

    Gorputza hobetu nahi duten pertsona guztientzat da, egoera fisikoa edozein izanda ere modu egokian erabiltzen ikasi nahi dutenentzat. Eliteko atletentzat, dantzarientzat, kirolarientzat, musikarientzat, eskiatzaileentzat... lesioen prebentzio eta errendimenduaren hobekuntza gisa. Errehabilitazioa amaitu duten eta beren premiekin bat datorren jarduera bat behar duten pertsonentzat (terapeutak edo medikuak gainbegiratuta). Pilates metodoa, egin ahal duzun horretan eta egitea lortu dezakezun horretan oinarritzen da.

Prezioak


Saio solteak: 32 € Taldean

Saio solteak: 70 € Banakoak



Hileko taldea: 114 €/ hileko (4 saioak)

Hiruhileko taldeak: 108 €/ hil (4 saioak)

Formatua: taldeka/banaka

Gomendagarria: saio 1 astean



Iraupena: 55 minutu

Konpromisorik gabe

Informazioa


Arte Pilates

Marino Tabuyo kalea, 2

20013 Donostia, Gipuzkoa



artepilatesdonosti@gmail.com

630 099 923 (WhatsApp)



Ordutegia

Astelehena - Osteguna 8:00etatik 20:00etara

Eneka Bersue
Ballet klasikoko dantzaria Donostiako kontserbatorioan, Peter Brown eta Agueda Sarasua.
Aerobic eta Fitness monitorea, Espainiako Aerobic eta Fitness Federazioak diplomatua 1995ean.
Aerobic Euskadiko txapelduna 1995.
2000. urtean Terapia Globalen Institutuak kirolari aplikatutako Berreziketa Postural Globalean diplomatua.
Peak Pilates Sistem ziurtagiri profesionala 2005ean.
2012. urtean, Suspentsio Anitzeko Sare Aktiboan diplomaduna.